ELAk 2015eko “kanosoen” itzulera negoziatzeko eskatu dio Osakidetzari
Osakidetzak azken 4 urteetan sindikatuekiko harremanetan neurri guztiak inposatu egin ditu. Kanosoekin gertatutakoa horren adibide bat besterik ez da. 2015eko irailean kanosoak bueltatzea legeztatu zenean ELAk Osakidetzari bilera bat deitzeko eskatu zion, honek ez zuen erantzunik eman.
Osakidetzaren negoziatzeko borondate ezak demandak sartzera behartu gintuen. Lan-arloko kontratua daukaten langileen kasuan aukera genuen Gatazka Kolektibo bat ezartzeko, langile laboral guztiak babestuko lituzkeena. ELAk ezarritako gatazka kolektiboa ELAk eta CCOOk demanda moduan formalizatu genuen.
ELAk argi zuen 2015eko kanosoak lan-arloko epaitegian irabaziko genituela (2014koak gogoratu behar dugu CCOO eta UGT-k burutako demanden ondoren galdu egin zirela). Eta hala gertatu da.
Orain Osakidetzak erabaki egin behar du burugogor jarraituko duen inposaketa politika honekin ala, behingoagatik, salaketa berriak jaso aurretik negoziatzeko borondatea izaten duen.
Osakidetzak erantzun zuzenik emango ez baligu ELA lan-arloko langileekin harremanetan jarriko da, langile estatutarioen kasuan bezala, banan-banako demandak ezarri daitezen.