LEHEN ARRETAKO FISIOTERAPEUTAK
ELAk %4ko ospitalizazio osagarria kobratzea lortu du maiatzetik aurrera

Jakina da, Lehen Arretako Osasun Zentroetan lan egiten duten fisioterapeuten nominak ez direla berdinak profesional guztientzat, nahiz eta lan berdina egin. Nominen arteko diferentzia 190 eurokoa izatera iritsi daiteke. Batzuetan gertatu da, osasun zentro berdinean, lankideen artean nominetan agertzen diren kontzeptuetan ezberdintasunak ematea, soilik, Osakidetzak barruan duen antolakuntza dela tarteko.
Eskaera hau 2021eko apirilean Osakidetzari aurkeztutako dokumentuan jaso zen eta 2023an ELAk gainontzeko kategoria guztieti zabaltzeko eskaera egin zuen. Momentu horretan, ELAk Transfusio eta Giza ehunen Euskal Zentroko langileen gatazkaren oinarrian aldarrikapen hori zuen eta presio abagune horretan, Osakidetzak langile horiei eta Osasun Mentaleko langileentzat osagarria onartu zuen, SATSE, SME eta UGTk babestuta, PAC eta Lehen Arretako gainontzeko kategoriei osagarria ukatuz.
ELArentzat onartezina zen desberdintasun horren onarpena eta, ondorengo urteetan gainontzeko kategoriek ospitalizaio osagarri hori izan dezaten lanean jarraitu du. Ildo honetan, fisioterapeuta talde bat antolatzen hasi zen, aldarrikapena kalera atera eta borrokan hasteko. Hori ikusita, Osakidetzak Lehen Arretako zentroetan lanean dabiltzan fisioterapeutei %4ko ospitalizazio osagarria onartu die, maiatzetik aurrera.
Beste behin, garbi geratu da antolakuntza eta borroka direla Osakidetzan hobekuntzak lortu eta desberdintasunei aurre egiteko bide bakarra. Beraz, ELAk borrokan jarraituko du Osakidetzako langileen lan eta bizi baldintzak hobetze jarraitzeko.