ELAk arbuiatu egiten du Udaltzaingoan EPE bateratuak egiteko Jaurlaritzak aurkezturiko egitasmoa

2017/02/13
Eredu honekin ez da gertuko polizia bat bermatzen, udaletan negoziazio kolektiborako eskubidea murrizten eta ez da gaur egun udaltzaingoan dagoen enpleguaren egoera prekarioa konpontzen.

Eusko Jaurlaritza egitasmo bat egiten ari da, Arkautek, udal ezberdinetako udaltzaingoan dauden lanpostu hutsak bete asmoz EPE bateratuak egin ahal izateko.

Udaltzaingoko koordinazio batzordean (bertan Eusko Jaurlaritza, Arkaute, EUDEL, Udaltzaingoetako jefaturak, udal teknikariak eta ELA gaude, udal administrazioan sindikatu nagusia izateagatik), Eusko Jaurlaritzak proiektu honen ildo nagusiak helarazi zizkigun:

- Prozesu honetan 23 udal interesaturik daudela esan zuen.

- Udalek lehenendo EPEak onartu behar dituzte eta gero prozesua egiteko Arkauterekin Hitzarmena sinatu.

- Prozesuak Lehiaketa-Oposizio izaera izango du. Lehiaketak 140 puntu balioko ditu 700etik.

- Oposaketako partehartzaileek, behin hautaketa prozesua pasatuta, gelditzen diren postuaren arabera lanpostuaren norakoa hautatuko dute.

- Momentu hortan, dagokion udalak praktikatako funtzionari izendatuko ditu partehartzaileak.

- Prozesu honekin irailean hastea aurreikusten dute.

Bilera horretan, ELAk argi utzi zuen, enplegua eta EPEak, udalen konpetantzia direla, beraz, ildo honetan eman daitekeen edozein aldaketa, udaletxe bakoitzeko langileen ordezkariekin negoziatu behar da..

Asteburuan izandako argitalpenak ikusita, 23 udaletxe hauen jarrera salatu nahi dugu, izan ere prozesu bateratu honetan parte hartzeko intentzioa erekutsi dute, beraien udaletako udaltzainekin eta ordezkari sindikalekin kontsultatu gabe ere.

Gogoratu behar dugu, gaur egun, EAEko udaltzaingo ezberdinetan, %35etik gorako behin behinekotasun tasa dagoela, sektoreko hitzarmenak (UDALHITZ), tasa hau %6ra mugatzen duen bitartean. ELAtik udaletxe guztiei exijitzen diegu behin behineko langile interinoen lanpostuak egonkortu eta kontsolidatzeko prozesuak martzen jarri ditzatela. Eusko Jaurlaritzaren eredu honekin ez dira ez lanpostuak egonkortzen ezta kontsolidatzen ere.

Eredu honekin, prozesua bateratzen da, bai, baina baita udaltzaingo ezberdinak uniformizatu ere, eta hau, ELAk defendatzen duen gertutasuneko polizia ereduarekin ez dator bat. Herritarrentzako gertukoa den udaltzaingoa bat nahi baldin bada, udalerriko ezaugarriak kontutan hartu behar dira (Euskara perfilak, udaleko kaletegia, udal ordenantzak…).

ELAk, udalei exijitzen die, behingoz, udaltzaingoak dagoen enpleguaren egoera prekarioarekin amaitzeko neurriak hartu ditzaztela. Beste alde batera begiratu eta horrelako EPE prozesu bateratu bat konbokatzeak ez die mesederik egiten ez langileei, ezta udaltzaingoak eskaintzen dugun zerbitzu publikoari ere.