MANIFESTAZIOAK
ELAk bat egiten du osasungintza publikoaren defentsan larunbaterako deitutako manifestazioarekin

Osasun arretaren desegite eta hondatze progresiboaren aurrean, eta Osakidetza jasaten ari den noraeza pribatizatzailearekin batera, honek guztiak langileriarentzat eta herritar guztientzat dituen ondorio negargarriekin, bat egiten dugu datorren larunbatean Euskadiko hiru hiriburuetan osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde egingo diren manifestazioekin. Hainbat gizarte-erakundek, talde feministek, auzo-elkartek eta gizarte-eragile ugarik ere bat egin dute manifestazioekin.
Horregatik guztiagatik, gure militantzia osoari, langileei eta herritar guztiei dei egiten diegu Bilbon eta Gasteizen 12:00etan Jesusen Bihotzetik eta Bilbo plazatik, hurrenez hurren, eta Donostian 17:00etan Boulevardetik abiatuko diren manifestazioetan parte hartzeko.