GUIMÓN KLINIKA (BILBO)

ELAK deitutako bigarren greba egunak erabateko jarraipena izan du

2024/02/13
Urtarrileko greba arrakastatsuaren ondoren, otsaileko deialdiak ere ia erabateko jarraipena izan du kategoria guztietan. Bilerak egin diren arren, enpresak oraindik ez ditu edukiak mahai gainean jarri. ELAk deitutako grebaren helburua hitzarmen kolektiboa berritzea eta lan baldintzak hobetzea da. Hitzarmena izoztuta dago 2023tik

Guimon klinikako langileek 2020an lortu zuten lehen hitzarmena sinatzea eta, horrela, beren lan-baldintzak duintzeko lehen urratsak ematea. Orain, hainbat negoziazio-mahairen ondoren, langileek salatzen dute klinikaren negozioak gora egiten duen bitartean, haien lan-baldintzak, bizitza edo osasuna prekarioagoak direla.

Gaur egun, erosteko ahalmenaren galera %15 ingurukoa da. Eta ez hori bakarrik, sektoreko batez besteko soldatarekin alderatuz gero, emakumezko langileek batez beste 650 euro gutxiago kobratzen dute hilean. Kategoria askotako langileak gutxigatik pasatzen dira 1.000 eurotatik.

Egoera horri partzialtasun handia, ordezkapenik eza edo laneko segurtasun eta osasunerako neurririk eza gehitu behar zaizkio. Gainera, enpresako zuzendaritzak hitzarmenean bertan jasotako gaiak ez betetzeak nahikoa dela esatera eraman ditu langileak.

Enpresak badaki zeintzuk diren sindikatuak eta plantillak beharrezkoak ikusten dituzten edukiak, eta eduki horietara egokitzen den proposamena aurkezten ez duen bitartean, ELAk mobilizatzen jarraituko du.