OSAKIDETZA GARBITZAILEAK

ELAk ekainaren 18ra arte luzatu du greba

2023/05/30
Negoziazioaren blokeoaren aurrean, ELA sindikatuko afiliazioak Osakidetzako garbikuntzako greba luzatzea erabaki du. Horren berri eman dute gaur Donostian egindako manifestazioan.

93 egun bete ditu gaur Osakidetzako garbitzaileen grebak. Bada, langileek erabaki dute ekainaren 18ra arte gutxienez luzatzea greba, bost urte baino gehiago hitzarmenik gabe baitaramatzate eta karrera profesionala jaso gabe.
Negoziazioa erabat blokeatuta dago, gainera. Lan Sailak bi bileretara deitu zituen gatazkako ordezkariak, baina ez zen aurrerapenik lortu. eta ez zuten inolako aurrerapenik egin. Are gehiago, Lan Sailak sindikatuei eskatu zien karrera profesionala ordaintzeko planteamendu berriak egin zitzatela, egoera desblokeatzeko. Eskaera horri erantzunez, ELA sindikatuak bere planteamendua egin zuen, baina ez du erantzunik jaso. Beste behin ere, argi geratu da administrazio publikoaren eta patronalaren arteko aliantza. Lan Sailak eta Osakidetzak ez dute inolako borondaterik arazoa konpontzeko, eta patronalarekin bat etorriz, blokeatu egiten dute karreraren ordainketaren negoziazioa.
ELAk argi du arduradunak enpresak direla, egunez egun langileen kontura irabaziak dituztenak. Baina Eusko Jaurlaritzakere badu gatazka honetan erantzukizuna; izan ere, gatazkari irtenbidea ematen saiatu ordez, trabak jarri eta zaildu egiten du langileen greba eskubidea, aparteko garbiketekin.
ELAk mobilizazioen alde egiten du. Gaur langileek manifestazioa egin dute Donostian, eta bertan iragarri dute greba luzatzeko asmoa.