GREBA OSAKIDETZAKO GARBIKUNTZAN

ELAk garapen profesionala ordaintzea eskatu du

2023/02/13
Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileak greban izango dira otsailaren 27tik martxoaren 12ra. ELAk deituta, garapen profesionalaren 2012, 2019, 2020. eta 2021. urteetako deialdiak ordaintzea eskatzen dute. Izan ere, Osakidetzak zuzen kontratatutako langileek kobratu dituzte jada; ez, ordea, azpikontratatutakoek, eginkizun berberak dituzten arren. Bost urte baino gehiago daramatzate negoziatzen, baina patronalak jarraitzen du hobekuntzarik eskaini gabe. Are gehiago, negoziazioa blokeatu baino ez du egiten. Gainera, ELAk salatu du langileek erosahalmena galdu dutela, eta KPIa bermatuko duten soldata igoerak eskatu ditu.

Osakidetzako ospitaleak zuzenean kontratutako langileek zein azpikontratatutako beharginek garbitzen dituzte. Funtzio berberak izan arren, Osasun Sailak lan baldintza ezberdinak aplikatzen dizkie.