ELAk gardentasun osoa eskatzen du administrari laguntzaileen plazen esleipenen prozezu guztian

2014/09/29
Osakidetzak ELAk egindako eskakizunen parte bati kasu eginez norbere espedienteak ikusteko aukera emango du, baina oraindik ez die erantzun egindako beste hainbat eskerei. ELAk prozesu honen bidez kaltetuak izan diren Sindikatuko militanteekin bilerara joan da eta Osakidetzak ez die sartzen utzi.

Lehendabizi, Osakidetzak prozesu honen bitartez kaltetuak izan diren sindikatuko kideei ez die bileran egoten utzi. Kaltetutako pertsonen eskaerak direla eta ELAk bilerarekin aurrera egin eta Sindikatuan adostu izan genuena defendatzera sartu da.

Osakidetzak bai bileran bai ondorengo kontaktuetan prozesua teknikoki zuzena izan dela eta manipulaziorik egon ez dela adierazi du, behin-behineko adjudikazioetan egondako erreklamazio kopuru handiakak direla eta hasierako puntuazioak aldatu egin direla esan du. Bilera ondoren adierazi digu izendapen prozesuarekin aurrera egingo dutela, baina ELAk aurkeztutako beste hainbat gairi ez die erantzunik eman:

  • Kurtsoen baremazioen irizpideak zein ontzat eman izan diren kurtsoen zerrendak agertzen diren Epaimahai kalifikatzaileko Akten argitalpena.
  • Plaza kopuruaren murrizketaren arrazoiak, Lekualdatze-Lehiaketa dela eta izan bada datu zehatzak eskatu dizkiegu.
  • NAN agiriaren bitartez pertsona hauen guztien puntuazioak eta nondik—norakoak argitaratu ditzatela eskatu dugu.
  • Espediente guztien berrikustea eta emaitza argitaratzea eskatu dugu, salaketa masiboen izapidetzea ekiditeko. Prozesu hau lehenbailehen eta erraztasunez egitea eskatu dugu.
  • Izendapenen atzerapenak sortu dituzten kalteak kontutan izan barik, beronen eteteak eragin dituen arazoak salatu ditugu, pertsona batzuen kasuan ondorio larriak izan baititu, aurreko lanetan dimisioa aurkeztuta lanik eta langabezia prestaziorik gabe geratu dira eta.
  • Etorkizunean egon litezkeen prozesuen aurrean, oinarri argiagoak, kurtsoak onartzeko prozesu errazagoak, fase guztien argitalpenak, puntuazio guztien arrazoien argitalpenak eta bakoitzaren espedientea ezagutzeko aukera izatea eskatu dugu.

Azken finean, prozesu guztiaren gardentasun osoa eskatu dugu, izan daitezkeen susmo guztiak ekiditeko. Argi dago, hainbeste puntuazioen aldaketek zein prozesu hau ebaztearen atzerapen izugarriak berrikuste sakona ekarri behar duela.

Euskal Herrian, 2014ko Irailaren 29an