ELAk gidariei buruz egindako erreklamazioa onartu dute

2016/07/22
Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ELAri jakinarazi dio osasun garraioen gidarien lanpoltsetan C1 eta D1 gida-baimenak ez dauzkaten pertsonak onartzeko asmoa duela, orain gutxi argitaratutakoaren aurka.

Hori bai, pertsona hauei osasun garraio izaera ez duten ibilgailuak gidatzeko kontratuak bakarrik eskainiko dizkiete, PACetan gertatu ohi den bezala.

ELAk erabakia ontzat ematen du. Edonola, ez dugu jakinarazpenik jaso idatziz eta zerrenda irekitzeko argitarapena ez dute aldatu, ondorioz, irailean ikusi beharko dugu Osakidetzak benetan bere hitza betetzen duen. Oraingoz, Ofiziala-Gidaria kategoriako 2014ko kontratazio-zerrendetan sartzeko egin zenuen eskaeraren harira, irailaren 12a baino lehen destino eta lanpostu funtzionala aldatzeko aukera izango duzu.

Euskal Herrian, 2016ko uztailaren 22an