OSAKIDETZA (ARABA)
ELAk grebara deitu ditu osasun mentaleko sareko erizain laguntzaileak

ELA Sindikatuak mobilizatzera deitu ditu Osakidetzako Arabako Osasun Mentaleko Sareko ARF2ko (2. errehabilitazio funtzionaleko arloa) erizaintzako teknikari laguntzaileak. Zehazki, ekainaren 16, 17 eta 18rako deialdia erregistratu du. ELAk salatu du zerbitzua indartzea eta plantillak jasaten dituen lan karga onartezinak arintzea beharrezkoa den arren, Zuzendaritzak uko egiten diola aldarrikapenei erantzuteari, nahiz eta hainbat bilera egin diren.
Arabako Osasun Mentaleko Sarearen azken berrantolaketaz geroztik, kategoria horretako plantilla suntsitzen ari da, eta, ondorioz, lan-kargak areagotzen ari dira. Bere erabakia justifikatzeko, Zuzendaritzak argudiatzen du lan-karga horiek murriztu egingo direla etorkizunean. ELAk azaldu du baieztapen hori errealitatetik urrun dagoela, izan ere, zerbitzuko pazienteak gerontopsikiatrikoak dira, eta urteak bete ahala, handitu egiten da beraien dependentzia maila.
Horregatik guztiagatik, ELAk greba deitu du eta mobilizatzen jarraituko du kolektiboaren aldarrikapenak bete arte.