OSASUNBIDEA

ELAk hobekuntzak eskatu ditu langileentzat eta osasun publikoarentzat

2026/06/05
ELAk hobekuntzak eskatu ditu langileentzat eta osasun publikoarentzat
ELAk, LAB, SATSE, SAE, UGT eta AFAPNA sindikatuekin batera, Osasun Departamentuari langile guztientzako hobekuntzak eta osasuneko zerbitzu publikoen blindajea eskatu dute.

Horretarako, Osasunbideak pairatzen duen narriaduraren aurrean, Osasunbidearen eta Osasun Publikoaren aldeko Manifestu bat egin dute, eta honako behar hauek nabarmendu dituzte:

1.Plantillak indartzea eta lan-egonkortasuna

  • Behar diren kategoria guztietako profesionalen kopurua handitzea.

  • Gutxieneko behin-behinekotasuna gutxienez plantilla errealaren %8ra murriztea, lan eskaintza publiko egonkorren bidez.

  • Pazienteko eta asistentzia-kargako langileen ratioak hobetzea, arreta segurua eta kalitatezkoa bermatzeko.

2.Lan-baldintzak hobetzea

  • Lan-kargak doitzea, higadura profesionala eta "burnout-a” ekiditeko.

  • Soldatak eta osagarriak hobetzea desberdintasunak zuzentzeko eta horiek gutxienez KPIren arabera eguneratzea.

  • Lanaldia malgutzea eta familia eta lana uztartzea erraztea.

3.Sistemaren inbertsioa eta modernizazioa

  • Osasun-aurrekontua handitzea, Nafarroako herritarren beharrei erantzuteko eta Europako batez bestekoarekin parekatzeko.

  • Lehen Mailako Arreta eta Osasun Mentala lehentasunezko ardatz gisa sustatzea.

  • Ekimen pribatua saihestea, dauden egitura publikoak indartuz.

4.Prestakuntza, garapen profesionala eta gaitasunen onarpena.

  • Osasun, gizarte eta teknologia premia berrietara egokitutako prestakuntza-planak bultzatzea, lan-ordutegian edo lan-ordutegitzat hartuta.

  • Gaur egungo konplexutasunari erantzuteko beharrezkoak diren espezialitateak eta gaitasun aurreratuak aitortzea eta garatzea.

5.Unibertsaltasuna eta ekitatea bermatzea

  • Herritar guztiek osasun publikorako sarbidea izatea bermatzea, oztopo ekonomiko, geografiko edo administratiborik gabe.

  • Itxarote-zerrendak murriztea, antolaketa hobearen eta baliabideak handituz. Zenbait neurrik egoera hobetzen lagundu dezakete, hala nola, ohiko lanaldian ebakuntza-gelen eraginkortasuna handitzeak, saio kirurgikoak ahalik eta gehien optimizatzeak, profesional guztiak tartean sartuz, edo arratsaldeko txandan lanaldi arrunta ezartzeak, borondatez, bai kontsultetarako, bai jarduera kirurgikorako.

Gai horiei guztiei heldu ahal izateko, Osasunbideako Mahai Sektorialaren bileren kronograma bat egitea proposatu dute. Honako hauek izango dute lehentasuna: 

  • Osasunbideako Zuzendaritzak neurri eraginkorrak proposatzea goian aipatutako beharrei erantzuteko.

  • Arrisku bereziko osagarria, gutxienez % 10ekoa pairatzen duten langile guztientzat.

  • 55 urtetik gorako langileak gauetan lan jarduera egiteaz salbuestea.

  • Lanaldiaren araberako baimen ordainduak

  • Larunbat arratsaldea, jaieguna izatea.

  • Nahitaezko prestakuntza-orduak (gutxienez 50 ordu)

  • Lan-kontratudun langileen lanaldi-ehunekoa handitzea.

Era berean, Mahai Sektoriala deitzeko eskaera egin dute, adostutako aldarrikapenekin, eta dei egin diete langileei ekainaren 16an Vianako Printzearen Kanpo Kontsulten zentroko zabalgunean 11:00etan egingo duten elkarretaratzean parte har dezaten. Gauzak horrela, ELAk mobilizatzen jarraituko du, eta aurrekontuak urtero onartzen dituzten parlamentariei eskatzen die Osasuneko gastua handitu dezaten aurrekontuetan, eta horrek itxaron-zerrendak murriztea ekarriko du, baita herritarrei ematen zaien zerbitzu publikoa hobetzea ere.