URDULIZKO OSPITALEA
ELAk kontzentrazioa egin du harrerako langileen ikusmen arazoak konpontzeko eskatzeko

Urdulizko Ospitaleko harrerako langileek urteak daramatzate eguzki-argiak leihotik zuzenean jotzeak eragiten dituen eragozpenekin lanean. Horrek ikusmen-arazoak eragiten dizkie eta eguneroko lana zaildu, lan baldintzak eta erabiltzaileentzako arreta okertuz.
Langileek eta ELAk urteak daramatzate konponbideak eskatzen, baina Ospitaleko Zuzendaritzak beti ukatu ditu; aitzakiatzat jarri dute edozein konponbidek Ospitalearen estetikarekin hautsiko lukeela.
Argi dago horrek eragina duela langileen lan baldintzak eta ematen den zerbitzuan; izan ere, langileek ezin dute baldintza horietan lan egin, eta ezin da nahi den zerbitzua eman.
Ebidentzia horien guztien aurrean, Osakidetzak eta Urdulizko Ospitaleko zuzendaritzak ez dute ezer egin urte hauetan guztietan. Irtenbidea leihoan estore edo binilo motaren bat jartzea da, argia zuzenean lanpostuetara pasa ez dadin. Hala ere, zuzendaritzak esan du irtenbide horrek ospitaleko harreraren estetika hautsiko lukeela.
Beste behin ere, Urdulizko Ospitaleko langileen lan baldintza eskasak salatzeko, kasu honetan harrerako langileena, ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du langileekin batera zentroan bertan.