GURUTZEKO UNIBERTSITATE OSPITALA

ELAk larrialdiek pairatzen duten kolapso egoera salatzen du

2026/01/13
ELAk larrialdiek pairatzen duten kolapso egoera salatzen du
Une honetan, Azterketa gunean 42 paziente daude (gehienez, 45 egon daitzeke), Bilakaera gunean 28 daude (29 lagunentzako lekua dago) eta 13 paziente daude ospitaleratzeko zain.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak jasaten duen lan kargak gora egin du 2025ean. Izan ere, urte hasieratik artatutako paziente kopuruak gora egin du aurreko urtearekin konparatuta. Gauzak horrela, irailaz geroztik, lan-kargaren igoera hori areagotu egin da, eta pazienteak korridoreetan artatzea ohikoa eta ia egunerokoa da. Lehen arreta jasotzeko itxaronaldia 2 ordu ingurukoa da.

Gripea iritsi zenean, azaroan, beharrezko neurriak hartzeko eta Larrialdietako plantilla estrukturala handitzeko eskatu zitzaion zuzendaritzari, baina erantzuna ezezkoa izan zen, orain arte hartutako neurriak nahikoak zirela argudiatuta, nahiz eta lan-kargak nabarmen handitu. Horrela, azaroaren amaieran, gripearen gorakadarekin batera, Zuzendaritzak ez zituen bete langileen absentzia batzuk, eta horrek plantillaren lan-karga larriagotu zuen, eta kategoria batzuk beste batzuen lanak hartzera behartuta egon ziren.

Gaur egun, gabonak pasata eta epidemiologia-gailurra gaindituta, Larrialdi Zerbitzuak lan-karga handiarekin jarraitzen du. Aurreko astean, errege egunaren ondoren, korridoreetako arreta egunerokoa izan da, baita gaueko txandan ere (une horretan pazienteen sarrera murriztu ohi da), eta ospitaleak ez zuen ohe librerik ospitaleratzeko. Atzoko egunean, 2026/01/12an, astelehena, Larrialdietako Zerbitzuak paziente-fluxu handia artatu zuen zerbitzuaren eremu guztietan. Zehazki, 15:00etan, Azterketa gunean 15 paziente zeuden, eta korridoreetan eta arreta anbulatorioan 70 paziente inguru zeuden artatuak izateko zain (kopuru horrek gora egin zuen, eta 22:00etan arreta anbulatorioan 90 paziente inguru zeuden).

Une honetako egoera ez da hobeagoa; izan ere, Azterketa gunean 42 paziente daude (45entzako lekua dago) eta Bilakaera gunea beteta dago (gaur egun 28 paziente, gehienez 29 egon daitezke). 13 paziente daude ospitaleratzeko zain.

ELAren ustez, lan-karga horiek ezin dira onartu Larrialdietako egiturazko plantillarentzat. Hori dela eta, zuzendaritzei eskatzen diegu Erizainen, Erizain Laguntzaileen eta Zelarien plantilla indartzea txanda guztietan, eta, gainera, beharrezko antolakuntza-neurriak hartzeko.