NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELAk muturreko beroa salatu du klimatizazio ezagatik

2025/08/18
Sindikatuak berehalako neurriak eskatu ditu, erabiltzaileak eta langileak tenperatura altuetan egotea saihesteko.

ELAk salatu du “muturreko beroa” dagoela Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren instalazioetan. Azken egunotan, tenperaturak 30ºtik gorakoak dira HUNeko hainbat gunetako geletan zein korridoreetan, erabiltzaileen eta langileen kaltetan. Ospitaleen eremuan, araudiak 22 eta 26 gradu arteko gehieneko tenperatura ezartzen du.

ELAk deitoratu du, salaketak eta kexak gorabehera, uda bakoitzean errepikatzen den egoera “jasanezina eta onartezina” dela. Sindikatuak premiaz erantzuteko eta klimatizazio egokia lortzeko berehalako neurriak hartzeko eskatu dio Osasun Sailari.