ELAk Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko ESIko giza baliabideetako zuzendariaren kargugabetzea exijitzen du
Goierri-Urola Garaia ESIa behin eta berriro bere langileen eskubideak urratzen ari dira. Zuzendaritzak Osakidetzako Lan-Balditzen Akordio Arautzailea berrinterpretatzen aritzen dira eta bere borondatea araubidearen gainetik kokatzen dute. Egoera jasanezina da. ELA arazoak bideratzen saiatu da askotan, baina Zuzendaritzarekin harreman normalizatua izatea ezinezkoa izan da.
Jarrera despotiko honen adibide dira hurrengo hauek:
-
Mugikortasun arazoak dauzkaten senideak norbere kargu egoteagatik langileek daukaten baimena irizpiderik gabe eta diskriminazioak burutuz ematen dituzte. Kasu batzuetan jardunaldi osoetan pilatzen uzten dute eta beste batzuetan ez dago horretarako aukerarik.
-
Zuzendaritzak formazio-jardunaldietara joan ondoren bertaratzeko baimena ukatu izan du. Kasu horietan ondoren egunak errekuperatu behar izan dituzte.
-
Alaba erditzean ospitaleratzeagatik baimenak ematerakoan, hiru egun beharrean bakarra eman izan dute aurkako hainbat epai izan arren.
-
12 urtetik beherako umeak zaintzeko jardunaldi murrizketak ukatu dituzte.
-
Gaizki egindako ustezko ordainketen deskontuak burutu dituzte, erabakia ez diete langileei komunikatu modu egokian komunikatu eta ondorengo nominetatik dirua kendu diete inolako negoziaziorik burutu gabe. Honek izugarrizko babesgabezia eragin du. Kasu batzuetan, gainera, deskontu hori gaizki egin dela frogatu dugu.
Mota honetako erabakiak pilatzen ari dira eta ez dituzte berraztertu. Horregatik, ELAk Goierri-Urola Garaiko Giza Baliabideen Zuzendariaren berehalako kargugabetzea eskatu du.