ELAk Osakidetzan dagoen prekarietatea salatu du Legebiltzarrean

Bestalde, ELAk 2015eko azaroan prestaturiko prekarietatearen txostena banatu zaie legebiltzar-taldeei. Txosten horretan egoerari buruzko benetako datuak jasota daude. Izan ere, Zuzendaritzak harro-harro erakusten ditu instalazioak eta zerbitzuak inaugurazioetako argazkietan, baina ez du batere borondaterik bere langileen egoera hobetzeko, eta ezarpenen bidez gauzatzen ditu bere nahiak.
Nabarmendu beharrekoa da Osakidetzako behin-behinekotasunaren tasa, plantilla osoaren %35 baino handiagoa baita, non aldi baterako 4000 lanpostuak ez diren kontabilizatzen. Osakidetzako langile finkoen %60ek 50 urte baino gehiago dituzte, eta lan-karga handiegiak jasan behar dituzte.
ELAk profesional horien prekarietatea ikusgai jartzen jarraituko du, ez baitzaie merezi beste aitortzen herritarrentzat eta osasun publikoarentzat egiten duten lan eskerga.