ELAk Osakidetzaren parte-hartzea eskatzen du
Hau dela eta, Osakidetzari protokoloari hobekuntza batzuk egitea eskatu diogu, kutsatze maila eskasa ahalik eta gehien murriztu dadin, Osakidetzako zentruetan gaixoenganako zein langileriarenganako kutsatze arriskurik ez egoteko.
Aintzinetik pobrezia jasatzen duten eta gaur egun gaixotasunak pairatzen ari diren herrialdeekin ELAK elkartasuna adierazi nahi du. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eta Osakidetzari eskatzen diegu herrialde haietara pandemiari aurre egiteko beharrezkoak diren
baliabideak, osasunekoak, tresneriak, hala nola araztaileak bidal ditzaten.
Ebola Europara ailega ez dadin, modurik zuzenena gaixotasunaren hazkundea errazten dituen baliabideak desagertaraztea da. ELAk alde honetatik laguntzeko gogoa erakutsi nahi du, Osakidetzako profesional orori, nahiz eta kutsatze arriskurik ia ez egon hartu behar diren neurri guztiak bultzatzera eta pandemia hau gelditzen laguntzera eskatzen diegu.
Euskal Herrian, 2014ko Abuztuaren 14an