ELAk osakidetzari jakinarazi dio ez duela kontratazio irizpideen aldaketarik negoziatuko epe baten ondoren

2014/02/06
ELAk bitariko bilera bat izan zuen atzokoan, beste sindikatu GUZTIAK izaten ari direnaren tankerakoa, eta bilera horretan Osakidetzari jakinarazi genion ez dugula OPE bat egin ondoren kontratazio irizpideen aldaketarik negoziatzeko asmorik

Horrez gain, Osakidetzan eman den enplegu suntsiketa salatu genuen eta Osakidetzari behin-behinekotasuna erabat murrizteko enplegu estruktural guztia finkatzeko EPE bat egin dezala exijitu genion. Gure kalkuluen arabera 5.000 lanpostu estruktural ezkutuan daude eta EPE batean lanpostu horiek guztiak atera beharko lirateke.

Osakidetzak aurreko puntu horiek negoziatzeko asmorik balu ELA EPE horren ondorengo kontratazio irizpideak negoziatzeko prest legoke, egun indarrean daudenak inposatu baitzaizkigu eta ez dira gure gustukoak.

Era berean, Osakidetzari exijitu genion kontratazio irizpideez gain kontratazio zerrenden gardentasunagatik eta kontrolatzeko bideengatik arduratu dadila.

ELAk ezkutuan dagoen enplegu guztia azaleratzeko eta galdutako enplegua berreskuratzeko apustua berresten du. Ebatzi dizkiguten lan-eskubide guztiak berreskuratzeko mobilizazioa da geratzen zaigun bide bakarra eta horretan arituko gara.

ENPLEGU SUNTSIKETARIK EZ!!

MOBILIZAZIOA DA BIDEA!!

Euskal Herrian, 2014ko otsailaren 6an