ELAk Osakidetzari prebarikazio salaketa ezarri dio arauz-kontrako kontrazio bategatik

2015/03/30
Osakidetza da bere langileen kontratazioan administrazio ilunenetako bat, baina Bizkaian ikertzaile bat nahierara kontratatzeko saiakerak muga guztiak gainditu ditu. Horregatik, kontratazio guztiak gardenki eta meritu, berdintasun zein publizitate printzipioak errespetatuz egitea exijitu dugu.

Lanbidek Otsailaren 13an Osakidetzari dagokion Estatistika Teknikari baten lanpostuaren eskaintza argitaratu zuen. Osakidetzak kontratazio mota hau erabili zuen, bere kontratazio zerrendak erabili beharrean, modu honetan kontratazio publikoaren printzipioei muzin eginda hautapen prozesuan parte hartzen zuen edozein langile kontratatu zezakeelako.

Hautaketa prozesu hau Osakidetzako lanpostu-hornikuntza sistema nahita alboratuz burutu dute modu honetan indarrean diren kontratazio zerrendak ekidin ahal izango dituztelako.

ELAk kontratazio hau Giza-Baliabideen Zuzendaritzan salatu zuen eta honek ez du inolako urratsik eman arauz-kontrako kontratazio hau aldatzeko. Hau da, ELAren ustez Estatistika Teknikari bat kontratatzeko erabaki hau kontratazio araudia nahita alboratuz hartu da eta, ondorioz, balizko prebarikazio delitu moduan tipifikatu daiteke.

ELAk Bilboko Instrukzio Epaitegiari egoera hau iker dezala eskatu dio, baita erabaki honen arduraduna identifikatzea eta, hala badagokio, prebarikazio delitu bat izatekotan arduraduna zigor dezala ere.

Osakidetzaren kontratazio sistema ez da batere gardena, ELAk hainbatetan kontratazio prozedurak aldatzeko eskatu du kontratazio guztien gardentasuna bermatzeko, baina Osakidetzak ez ditu bere erabakiak aldatu eta salaketa penala izan da sindikatuari eskaini dioten irtenbide bakarra kontratu guztietan kontratazio publikoko irizpideak errespetatzen direla ziurtatzeko.