OSAKIDETZA
ELAk Pneumologiako EPEko azterketen emaitza “deigarriak” ikertzeko eskatu du

Egoerak azalpen zaila du, prozesu garbi eta berdintasunezkoaren ikuspegitik. Hori dela eta, ELAk Osakidetzari eskatu dio lehenbailehen ikerketa bat abiarazteko, gertatutakoa argitzeko eta emaitzak publiko egiteko. Hala ez balitz, edo ikerketa horren ondorioak negatiboak balira, ELAk egokitzat jotzen dituen instantzietara jotzeko aukera aztertuko luke.
Gogoratu behar da, 2016-2017ko lan-eskaintza publikoan gertatzen ari zenaren larritasuna ikusita, 2018ko ekainean, ELAk Fiskaltzara jotzea erabaki zuela, antzemandako irregulartasunen berri emateko eta gertatutakoari buruzko ikerketa zorrotza eta independentea eskatzeko. Ustezko filtrazio horiek sistema oso bat azaleratu zuten. Sistema horretan, zerbitzuburu jakin batzuek erabakitzen zuten nork eta noiz lortuko zuten plaza finkoa Osakidetzan; sistema hori ez zen LEP horretara mugatzen.
Egungo EPEa abian jartzeari begira, ELAk eskatu zuen azterketak pertsona independenteen esku geratzea, baina, azkenean, Osakidetzak uko egin zion horri. ELAk Osakidetzari eskatu dio beharrezko pausoak eman ditzala hautaketa gardena, inpartziala, aukera-berdintasuna bermatuko duena eta enplegu publikorako sarbidea arautuko duten printzipioak bermatuko dituena bermatzeko.