ARABAKO OSASUN MENTALEKO SAREA
ELAk salatu du gatazkari irtenbidea emateko Zuzendaritzak duen inmobilismoa

ELAk Arabako Osasun Mentaleko Sarearen Zuzendaritzaren immobilismoa salatu du, ARF2ko Erizaintzako Teknikari Laguntzaileen plantilla handitzeari uko egin baitio. Ekainean eta uztailean sei greba egun egin ondoren, Zuzendaritzak ez du inolako proposamenik egin langileen aldarrikapenei erantzuteko, lan-kargei buruzko arazoa konpontzeko.
Konponbideak eman beharrean, Zuzendaritzak mespretxatu egin ditu langileak, kolektiboa hobeto antolatu behar dela esanez, paziente bakoitzari zenbat minutu dagozkion adieraziz, pertsonak artatu beharrean ekoizpen-kate batean egongo balira bezala.
Gaur amaitu da Arabako Osasun Mentaleko Sarean deitutako greben bigarren zikloa, zehazki Errehabilitazio Funtzionaleko 2. Arloan. ELAk nabarmendu du jarraipena erabatekoa izan dela, gutxieneko gehiegizko zerbitzuak izan arren. Lan Sailaren eta Zuzendaritzaren arabera, langile gutxi dituen zerbitzu normalizatu bat eman daiteke, baina gutxieneko zerbitzuak ezartzerakoan, ia langile guztiek eman behar dute zerbitzua.
ELAk berehalako irtenbideak eskatzen dizkie Osakidetzari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Zuzendaritzari, eta egoerak bere horretan jarraitzen badu, mobilizazioak areagotuko ditu.