ELAk salatzen duenez Osakidetzaren aurreikuspenik ezak eta langilerik ez ordezteak zerbitzurik gabe utzi dute lehen asistentzia, eta kolapsatu ospitaleetako larrialdi-zerbitzua
Osakidetzak daraman murrizketa-politikaren ondorioz gaur arratsaldean berriro kolapsatu da Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko larrialdi-zerbitzua. Eta gaixoak korridoreetan egon behar izan dira ohe baten zain. Egoera hori ez da txiripaz gertatu, noski; lehen asistentzian zerbitzu falta, oheak ixtea, eta pertsonalaren murrizketa izan dira benetako arrazoiak
Bestalde, ELArentzat kezkagarria da ikustea kexak eta protestak langileei begira egiten direla, eta ez Osakidetzari begira, egin beharko ziren bezala.
Horregatik, ELAtik exijitzen dugu:
- Pertsonala kontratatzea, herritarren beharrizanak egokiro eta kalitatez bete ahal izateko.
- Itxitako oheak berehala irekitzea.
- Galdakaoko Ospitaleko larrialdietako solairua irekitzea.
Halaber, eta kontuan izanda ez dugula bakarrik borroka egiten gure lan-baldintzen alde —nahiz eta gero eta prekarioagoak izan—, baita herritarrek osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoa jasotzeko duten eskubidearen alde ere; ELAk premiatzen ditu herritarrak berehalako sarbidea eskatzera, eta Osakidetzatik jasotako trataera txarragatik kexak aurkeztera. Politikak aldatu nahi baditugu, mobilizatu eta manifestatu beharra dago, muturreko egoerak —gaixoak korridoreetan metaturik izatea bezalakoa— gertatu arte itxaron gabe.