ELAk sendotu du Osakidetzan duen ordezkaritza

21 ordezkari hautatzen ziren Arabako Lehen Arretako hauteskundeak irabazi ditu ELA k, langile gutxiagok bozkatu arren ELA k bozka gehiago izanik eta 7 ordezkari lortuz.
Arabako Lehen Arretako emaitzak
- ELA-k 154 boturekin, 7 ordezkari (lehen 6)
- SATSE-k 136 boturekin 6 ordezkari (lehen 5)
- LAB-ek 35 boturekin, 2 ordezkari (lehen 2)
- CCOO-ek 22 boturekin, 0 ordezkari (lehen 2, biak galduz)
- UGT-ek 30 boturekin, 1 ordezkari (lehen 2, beraz 1 galduz)
- ESK-k 37 boturekin, 2 ordezkari (lehen 1)
- SME-k 74 boturekin, 3 ordezkari (lehen 3)
(SAE, UTESE, USO-k ez dute hautagaitzarik aurkeztu ahal izan)
ELAk 7 delegatu lortu ditu hauteskunde hauek burutu ziren eremuan, orain arte 6 zituelarik, eta botutan ere % 28´90 izatetik % 30´5 era iritziz.
OSAKIDETZA MAILAKO ORDEZKARITZA BERRITUA
- ELA-k 77 ordezkari (bat irabaziz)
- SATSE-k 75 ordezkari (lehen 74)
- LAB-ek 39 ordezkari (lehen bezala)
- CCOO -ek 30 ordezkari (bi galduz)
- UGT 22 ordezkari (bat jeitsiz)
- ESK 19 ordezkari (lehen 18)
- SME 32 ordezkari (lehen bezala)
SAE, UTESE, USO lehen bezala ez bait dute ordezkaririk Arabako lehen Arretan.
Atzo burututako Arabako Lehen Arretako batordearako hauteskunde sindikaletan, non 21 oerdezkari hautatzen ziren, ELAk bere gehiengoa berretsi zuen. ELAk Osakidetzan ordezkaritza handiena duen sindikatua izaten jarraitzen du 77 delegaturekin, SATSEk baino 2 gehiago, eta orain lau urteko ordezkaritza hobetuz , botutan zein aukeratutako ordezkari kopuruan.
ELA baikor azaltzen da jasotako emaitzekin, are gehiago kontutan izanik 7 sindikatu leiatu direla 21 ordezkari hauen hautaketarako.
ELAk hauteskundeen emaitza positiboki baloratzen du, sindikatuak defendatzen duen ekintza sindikal eredua berresten duelako, kalitatezko zerbitzu publikoen defentsa eta sektoreko enpleguaren mantenua oinarri duen eredua hain zuzen. Era berean, deigarria suertatzen da zenbait sindikatuk izan duten botu jeitsiera.