ELAk Osasunbideako zeladoreen EPEko deialdiaren filtrazioa salatzen du
22 orrialdez osatutako dokumentuak gai-zerrenda eta merituen baremoa jasotzen ditu, eta horrek, lanpostura aurkeztu diren pertsona jakin batzuen pribilegiozko tratua suposatzen du. Horrez gain, lan-eskaintza honetan aurretik izandakoekiko desberdintasun garrantzitsuak daude, test psikoteknikoei dagokionean kasu.
ELAren iritziz gertaera hauek oso larriak dira, eta aurrerantzean EPE honen inguruan egon litezkeen filtrazio eta irregulartasun berrien gaineko susmoa areagotu besterik ez dute egiten. Beharrezko neurriak garaiz hartzen ez badira, ondorio larriak egon daitezke, EAEn gertatu bezala.
Horregatik, gertaerak argitu, berriak saihestu eta ardurak argitze aldera, gai honen inguruko Ikerketa sakona egin dezala eskatzen dio ELAk Osasun Sailari. Era honetako prozesuei berme guztiak edukitzea ezinbestekoa da, zeladore lanposturako deialdi honetarako milaka lagun urteetan zehar zain egon direlarik.