OSAKIDETZAKOK GARBITZAILEAK

Elkarretaratzeak hitzarmenik gabe jarraitzen dutela salatzeko

2024/02/22
Aurreakordioa sinatu zenetik 7 hilabete igarota, hitzarmenik gabe jarraitzen dute Osakidetzak azpikontratatutako garbikuntzako langileek.

2023ko otsailaren amaieran greba mugagabeari ekin zioten langileek ELA sindikatuak bultzatuta, aldarrikapen nagusiak negoziazioa desblokeatzea eta garapen profesionala izanez. Baina LAB-CCOO-UGT eta ESK sindikatuek patronalarekin aurreakordioa sinatu zuten, ELArentzat eskasa zena, besteak beste aplikazio bermerik ez zuelako. ELAren iritziz, sindikatu sinatzaileak, patronalak eta Eusko Jaurlaritza langileekin jolasten ari dira.

Aurrekoakordio horrek murrizketak zekartzan: 6 urtetatik 3 urteetara mugatzen zen garapen profesionala eta horren ordainketak Osakidetzaren esku uzten ziren. Oraindik ez dago hitzarmena sinatuta eta beraz, ez dago inolako garapen profesionalaren ordainketarik. Ulertezina da homologazioa defendatzen duten sindikatuek murrizketa hauek adostea eta ondorioz, garbikuntzako langileek Osakidetzako langileek baino gutxiago kobratzea, homologazioari uko eginez. ELAk uste du onartezina dela 136 eguneko grebarekin martxan, bermerik ez zuen aurreakordio bat sinatzea, sektorea desmobilizatuz.

Horregatik, gaurkoan EAEko osasun zentroetan elkarretaratzean egin dira; garbikuntza zerbitzuko langileen egoera salatzeko eta Eusko Jaurlaritzari, patronalari eta sindikatu sinatzaileei erantzunkizuna beren gain har dezatela eta egoera honekin amaitzeko neurriak har ditzatela eskatzeko.