Elkarretaratzeak Osakidetzaren zentro guztietara hedatu dira, murrizketen aurka agertzearren

2012/07/20
Gaur, Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago), Arabako Osasun Mentaleko Sareko, eta Gasteizko Antolakunde Nagusiko langileak elkarretaratu dira aipaturiko lantokien aurrean, kalitateko zerbitzuen alde eta Rajoyren murrizketen aurka. Langileen parte hartzea ugari-ugaria izan da, kontuan hartzen badugu ezin dela gaixoak arretarik gabe utzi. Elkarretaratze horietan eskatu zaie arduradun politikoei murrizketen kontra agertzeko.