Emagina: hautagai-zerrenda argitaratu da, lehiaketa eta oposizio aldien puntuazioekin batera

2017/05/18
Maiatzaren 18an Osakidetzak bere web-orrian jarritako iragarkiaren bidez jakitera eman da oposizioa gainditu duten hautagaien zerrendak, txanda irekikoak eta barne-sustapenekoak, dakartzaten ebazpenak argitaratu direla. Amaierako puntuazioaren hurrenkeraren arabera agertzen dira hautagaiak, eta lehiaketa-aldian eta oposizio-aldian lorturiko puntuazioak bereizita adierazten dira.

Destinoak hautatzeko, dokumentazioa aurkezteko edo erreklamazioak egiteko epea 2017ko maiatzaren 19tik ekainaren 5era arte, biak barne, joango da.

Ikus azterketaren erantzunak

Ikus txanda irekiko ebazpena

Ikus barne-sustapeneko ebazpena

Ikus informazioa

Ikus destinoa hautatzeko jarraibideak

Ikus dokumentazioa aurkezteko eredua

Ikus erreklamazioaren eredua