Epaitegiak EAEko administrazio orokorreko langileei 2015eko kanosoak itzultzera behartzen du Jaurlaritza

2017/02/03
EAEko Justizi Auzitegi Nagusiak-lan arloko aretoak- eman berri duen eta EAEko Administrazio orokorreko lan legepeko langileei eskubide hauxe errekonozitzen dion epaiari batzen zaio ebazpen hau.

Bilboko administrazio arloko 6. epaitegiak, EAEko Administrazio Orokorreko hainbat langileren izenean ELA sindikatuak 2015eko kanosoak erreklamatuz aurkeztutako demanda onartu du.

Epai hau gizarte arloko EAEko Justizi Auzitegi Nagusiak eman berri duen eta EAEko 1.000 lan legepeko langile ingururi eragiten dien epairi gehitzen zaio beraz.

ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio epai hauek ez errekurritu eta EAEko Administrazio Orokorreko langile funtzionario guztiei 2015eko kanosoak itzultzeko, Ertzaintzaklo eta justizia administrazioko langileekin egin duen bezalaxe.