Erabateko jarraipena izan du ELAk Osateken deitutako lanuzteak

2021/06/08
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren menpe dagoen Osatek sozietate publikoan deitutako ordubeteko lanuzteak jarraipen zabala izan du. Zenbait zerbitzutan langile guztiek egin dute bat 14:00etatik 15:00etara deitutako lanuztearekin.

 Enpresa publikoak negoziatzeko borondaterik ez duenez, langileak antolatu egin dira. Hauek dira bere aldarrikapen nagusiak:

  • Langile gehiago kontratatzea.
    Langileen lan-egoera egonkortzea, behin-behinekotasunarekin amaituz.
    Txanda guztiak lan-talde osoekin betetzea.
    8 orduko lanaldia berreskuratzea.4

Lan-baldintzak hobetzea:

  • Gaixotasunen kasuan soldata erreala ordaintzea (% 100) kontzeptu guztiekin (gehigarriak barne).
  • Eguneratu gabe dauden lizentziak eta baimenak hobetzea.
  • Karrera profesionala garatzea.
  • Behin-behineko langileen baldintzak eta poltsen kudeaketa hobetzea.
  • Astelehenetik igandera bitartean asistentzia-jarduera estaltzeko finkoen eta egiturazko plantilla finkoaren izaera onartuta ez duten langileen izaera sendotzea.