Erizaina – Korporazio-arloko teknikari arduraduna: berariazko kontratazioko eskaintza, plaza bat antolakunde zentralerako
Martxoaren 31n Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du izena emateko epea hasi dela, plaza baten berariazko kontrataziorako. Hona hemen plaza: Erizaina – Korporazio-arloko teknikari arduraduna (Antolakunde Zentrala, Zuzendaritza Orokorra).
Izendapen-mota: postu hutsa.
Izena emateko epea 2017ko apirilaren 3tik apirilaren 19ra, 14:00etan, joango da. Eta Osakidetzaren web-orrian egin behar da, ibilbide honetatik: 2014 kontratazio-zerrendak > kontsulta pertsonalizatuak > lan-eskaintzak > ikus.