Erizainen preskripzioaren inguruan bermeak eskatzen ditu ELAk
Osakidetzak erizainen preskripzioaren Dekretuaren harira adierazitako pozak harritu du ELA. Egia da erizainen eguneroko jardunean gomendio eta aginduak burutzen direla eta hauek ez daukatela beharrezko legezko babesik, hau da, legediak eguneroko jardunean normala dena babestu behar du. Baina harrigarria da Osakidetzak behar hori ikustea eta gaur egun arte bere erizainei inolako babes legalik eman ez izana, are gehiago beste Autonomi Erkidego batzuetan hala egin dutenean. Osakidetzak zeharka onartu du bere erizainei eman dizkien lan-aginduetan babes-gabezia egoeran kokatu dituela.
Erizainen Preskripzioaren proiektuak beste arrisku batzuk dauzka. Nork eta zelan burutuko da preskriptore izateko akreditazioa? Zer negozio ari dira prestatzen erakunde batzuk honen kontura? ELAren ustez hainbaten interesak hemen kokatu behar ditugu eta ez osasun arreta egokia eman ahal izateko langileek behar duten legezko babesean.
Azkenik, ELAk ez du onartuko erizainen preskripzioaren eztabaida Kudeaketa Klinikoko Unitateekin nahastea Madrilen nahi duten moduan, kontuan izanik azken hau osasu zerbitzuen pribatizaziorako erabili nahi dutela.