Erretiro partziala / Txanda-kontratua: martxoaren 31ra arteko epea
Hala ere, eta aldi baterako, 2012ko abenduaren 31ra arte, erretiro partziala hartzeko aukera uzten zen 60 urtetik gorakoentzat (txanda-hartzaileari lanaldi osoko kontratu mugagabea egiten bazitzaion) edo 60 urte eta 6 hilabetetik gorakoentzat (txanda-hartzailea bestelako baldintzetan sartzen bazen), baldin eta aukera hori jasota bazegoen langilearen enpresaren hitzarmen edo itun kolektiboan, eta hitzarmen hori sinatu bazen Errege Dekretu Legea indarrean sartu baino lehen. Horretarako (BOEn ikus daiteke), guk etxeko lanak eginak geneuzkan eta akordioak erregistratu.
Orain 29/2012 Errege Lege Dekretua eta 1716/2012 Errege Dekretua, 2012ko abenduaren 28koa, direla bide LUZATU EGIN DA EPEA 3 hilabetez, martxoaren 31ra arte, aurre-erretiro partziala eskuratu ahal izateko, txanda-kontratuaren bitartez.
Baliteke lan-legepeko langileren batek 60 urte eta 6 hilabete martxoaren 31 baino lehen bete izana; edo aginduzko baldintzetako bat abenduan ez betetzea eta orain aukera izatea; hori dela-eta, argitara ematen dugu denek jakin dezaten. Bestalde, Osakidetzaren Zuzendaritzari eskatu diogu kasuan kasuko aginduzko agiriak betetzen laguntzeko.