ESIetako zuzendaritza karguak kolokazio agentziak funtzionatzen jarraitzen du

2014/04/07
Bizkaiko Erakunde Sanitario Integratuak sortuko zirela azaldu zenetik, Osakidetzak honek zuzendaritza karguen murrizketa ekarriko zuela adierazi zuen, ondorioz, erabakia eraginkortasunaren izenean hartu omen zuten

Hiru ESIak (Bilbo-Basurto, Barrualde-Galdakao eta Barakaldo-Sestao) eratu zirenetik 2 hilabete pasa ondoren eta behin-behineko zuzendarien izendapena aztertu ondoren, ikus dezakegu aukera askeko zuzendaritza karguen kopurua ez dela murriztu.

  • Gerentzian ezik, beste kargu guztietan integrazioa burutu ondoren, zuzendari karguak zuzendariorde karguekin bete dira: pertsonal Zuzendaria eta Zuzendariordea, Zuzendari Ekonomiko finantzieroa eta Zuzendariordea, Mediku Zuzendaria eta hainbat zuzendariorde, Erizain Zuzendaria eta Zuzendariordea.
  • Gerentzien kasuan zuzendaritza karguak murriztu direla eman dezake, baina ESI bakoitzean Asistentzia Integratuen Zuzendaritza sortu da, zuzendaritza kargu berri horien deialdia oraindik argitaratu ez den arren.

Ondorioz, ez da egia berrantolaketa plan berriak zuzendaritza karguen murrizketarik ekarri duenik. Hala ere, lan-kargen analisiak egiten dabiltza eta honek Osakidetzako beste langile batzuen kaleratzea ekar dezake.

ELAk berriz ere Bizkaiko ESIen eraketak ekarri duen antolakuntza kaosa salatu nahi du, lan horretarako behar dituzten zuzendaritza kargu guztiak izan dituzten arren.

Euskal Herrian, 2014ko apirilaren 2an