GREBA OSAKIDETZAN

Esther Saavedra: "Osakidetzak langileak aldentzen ditu lan baldintzen ondorioz"

2023/05/18

Jarraipen zabala Osakidetzako lehen greba egunean, batez ere Lehen Mailako Arretan, nahiz eta Osasun Sailak abusuzko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituen. Osakidetzaren arazoak egiturazkoak eta pandemiaren aurrekoak dira, eta beste behin ere agerian geratu da Gotzone Sagardui sailburuaren negoziatzeko borondate eza. ELAtik dei egiten diogu langileen aldarrikapenak entzun daitezen eta negoziazio-mahaia berreskura dadin.