Etengabeko prestakuntza eta birziklatze profesionaleko ikasketak egiteko 2017ko diru-laguntzak: deialdia argitaratu da

2017/09/12
Abuztuaren 24an Osakidetzak intraneten argitaratu du Zuzendari Orokorraren uztailaren 10eko 990/2017 Ebazpena, Osakidetza Ente Publikoko enplegatuen etengabeko prestakuntza eta birziklatze profesionaleko ikasketak egiteko diru-laguntzetarako deialdiarena

Diru-laguntzak hurrengo aldi honetarako dira: 2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra arte.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abuztuaren 25etik irailaren 30era joango da.

Eskaerak bide telematikotik bidaliko dira, korporazio-intraneten ezarri diren baliabide telematikoak erabiliz. Behin eskaera bidali ondoren, inprimitu, sinatu eta Osakidetzako edozein zerbitzu-antolakundetan erregistratu egingo da.

Ikus ebazpena

Ikus laguntza-gida

Ikus memoria-inprimakia

Ikus zuzendariaren txosten-inprimakia