Etengabeko Prestakuntzaren 2015eko Plana Osakidetzan: “Aldaketaren kudeaketa” ikastaroa
Irailaren 11n argitaratu da antolakunde zentralak eskaini duen ikastaro baten deialdia.
Ikastaroa Osakidetzako langileentzat izango da.
Egunak: 2015eko maiatzaren 30etik urriaren 6ra, galdesorta bete eta irakurri. Aurrez aurreko ikastaroa 2015eko urriaren 7, 8 eta 9an. Ebaluazio-aldia: urriaren 10etik 19ra.
Tokia: Urriak 7: Osasunaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea, 38).
Urriak 8 eta 9: Arabako Unibertsitate Ospitalea —Santiago egoitza—, Gorbea aretoa (1. solairua, B pabilioia).
Ordua: 09:00 - 14:00.
Partaide-kop.: 20.
Hizkuntza: gaztelania.
Izena emateko epea 2015eko irailaren 23ra arte luzatuko da, eta langile bakoitzari dagokion zerbitzu-antolakundean egin ahal izango da.