Etengabeko prestakuntzaren eta lanbide-birziklatzearen ikasketak egiteko 2014ko diru-laguntzak: eskarien zerrenda argitaratzea
Uztailaren 16an argitaratu da EHAAn Osakidetzako zuzendari orokorraren ekainaren 23ko 687/2014 Ebazpena, etengabeko prestakuntzaren eta lanbide-birziklatzearen ikasketak egitearren Osakidetzako enplegatuen aldeko diru-laguntzak iragartzen dituena.
Uztailaren 28an argitaratu da EHAAn akats zuzenketa bat, Osakidetzako zuzendari orokorraren ekainaren 23ko 687/2014 Ebazpenarena, etengabeko prestakuntzaren eta lanbide-birziklatzearen ikasketak egitearren Osakidetzako enplegatuen aldeko diru-laguntzak iragartzen dituenarena.
Diru-laguntzek hurrengo aldi hau hartuko dute: 2013ko irailaren 1etik 2014ko abuztuaren 31ra arte.
Eskaerak aurkezteko epea 2014ko uztailaren 29tik irailaren 30era joango da.
Eskaerak aurkeztu ahal izango dira, lehenengo, web orrian jarritako bide telematikoetatik. Bigarren, eskaera inprimatuko da, eta behin sinatu ondoren, Osakidetzaren zerbitzu-antolakundeetako batean erregistratuko da.