Etengabeko prestakuntzaren eta lanbide-birziklatzearen ikasketak egiteko 2014ko diru-laguntzak: onetsitako laguntzen zerrenda argitaratu da
Urtarrilaren 14an Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 332/2014 Ebazpena, abenduaren 29koa, argitaratu dela. Ebazpen hori dela bide etengabeko prestakuntzaren eta lanbide-birziklatzearen ikasketak egiteko diru-laguntzen deialdia ebatzi da.
Ebazpenak onetsi diren laguntzen zerrenda, gaitzetsi diren eskarien zerrenda eta gaitzesteko arrazoiak dakartza.
Laguntzei uko egiteko epea 10 egutegi-egunekoa da, argitaratu den egunaren biharamunetik hasita, hots, 2015eko urtarrilaren 15etik 24ra arte.
Erreklamazio-epea hilabetekoa da, 2015eko urtarrilaren 15etik otsailaren 14ra arte; eta egitekotan gora jotzeko errekurtso bidez erreklamatu behar da, Osakidetzako zuzendari nagusiaren aurrean.