Euskara: 2016/2017 ikasturteko uda-ikastaroak

2017/04/24
Apirilaren 24an, Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian eta intraneten. Horren bidez jakitera eman du 2016/2017 ikasturteko udako euskara-ikastaroetarako eskariak aurkezteko epea hasita dagoela.

Betekizunak:

  1. Jarduneko zerbitzuan, senideak zaintzeko lan-utzialdian edo zerbitzu berezietan egotea 2016ko martxoaren 9a eta 2017ko maiatzaren 9a bitartean.
  2. Aldi baterako pertsonala, baldin eta Osakidetzan gutxienez 6 hilabetez eta 2016ko martxoaren 9a eta 2017ko maiatzaren 9a bitartean lan egin badu.

Izena emateko epea 2017ko apirilaren 24tik maiatzaren 9ra doa, biak barne.

Eskariak internet bidez bideratu behar dira:

Ibilbidea: Profesionalak > euskara > euskarazko prestakuntza > euskalduntze-ikastaroak > udako ikastaroak > eskaria.

Ibilbidea: Profesionalak > euskara > udako ikastaroak > eskaria.

Ikus informazioa

Ikus jarraibidea

Ikus eskaria