Euskara ikastaroak: 2017-2018 ikasturteko deialdia

2017/03/31
Martxoaren 30ean Osakidetzak martxoaren 14ko 452/2017 Ebazpena argitaratu du EHAA/BOPVn. Horren bidez 2017-2018 ikasturteko euskara-ikastaroen deialdia egin da.

Eskariak aurkezteko epea hau da:

  • Lan-ordutegiaren barruko ikastaroak: 2017ko apirilaren 3tik 23ra.
  • Lan-ordutegitik kanpoko ikastaroak: 2017ko apirilaren 3tik maiatzaren 19ra.

Eskariak internet bidez egingo dira:

Ibilbidea: Profesionalak > Euskara > Prestakuntza euskaraz > Euskalduntze-ikastaroak > I-II-III hizkuntza-eskakizunak > 2017-2018 ikasturtea: deialdi nagusia.

Ibilbidea: Profesionalak > Euskara > Euskara-ikastaroak > 2017-2018 ikasturtea: deialdi nagusia.

Ikus ebazpena

Ikus laburpena

Ikus jarraibidea