Eusko Jaularitzaren ezezko borondatea ikusirik ELAk auzitara joko du “aintzinatasun egunen” eske

2015/11/10
Bide judiziala hasiko du , behin 10/2015 Errege Lege Dekretuaren testua aztertu ondoren, ELAren iritziz “aintzinatasun egunak” hartzeko ezarri zen etenaldia amaitu bait da.

Lehenagoko 20/2012 Errege Lege Dekretuak murrizketa hori eta beste hainbat ezartzeko aukera eman zuen, besteak beste, norberaren sei egunak hartzeko baimena kentzea, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ezabatzea, eta gaixotasun arruntaren bajak %100ean osatzeko muga.

Eusko Jaurlaritzak eta beste euskal erakunde batzuek murrizketa horiek aplikatu zituzten, betebehar juridikoa argudiatuz. Bada, orain, arau berriak daudela, agerian geratu da, nahitaez bete beharreko oinarrizko legerik izan gabe ere, Eusko Jaurlaritzak murrizketak aplikatuz jarraitzen duela. Aplikazio horrek argi erakusten digu bat egiten duela murrizketa-politika horiekin.

Horren aurrean ELAk austeritate- eta murrizketa-politika horien aurkako ekitaldi eta mobilizazioak egiten jarraitu du eta oraingoan auzitara jotzera erabaki du ere.

Hori horrela, eta “aintzinatasun egunei” dagokienez, ELAtik gatazka kolektiboak aurkeztuko ditugu, esparru bakoitzeko laboralentzat antzinatasun-egun horiek hartzeko eskubidea eskatuz.

Funtzionarioei bagagozkie, gutxienez 18 urteko antzinatasuna duten funtzionarioek 2015 urtean egokitzen zaizkien “aintzinatasun egunak” eskatu ahal izango dituzte.

Beste behin ere mahai orokorra dei dezala eskatzen diogu Eusko Jaularitzari eta bertan egindako murrizketa guztiak bertan behera uztea, eta “ aintzinatasun egunen” kasuan Juztizia administrazioko langileekin egin duen bezela berrezartzea.