Eusko Jaurlaritzak garapen profesionala “berreskuratzeko” aukera zabaltzen du
Euskal Autonomi Erkidegoko Aurrekontuen Lege Aurreproiektuaren 19.6 artikuluak lansari osagarriak berreskuratzeko aukera aurreikusten du, “ebaluatzeko prozesuak burutu ahal izango dira; betiere, prozesu horiek lege hau indarrean sartu aurretik hasi badira” eta, zehazten du, “ondorio ekonomikoak ezin izango dira, inola ere, 2015eko urriaren 1 a baino lehenagokoak”.
Legearen aurreikuspen honek Osakidetzan mobilizazioak sortu duen presioari erantzuten dio. Apirilan 2011ko deialdiak eten zituzten eta orain deialdi horien ordainketa partziala aurreikusten dute Osakidetzan hala adosten baldin bada. Mobilizazioa jadanik eraginkorra izaten ari da.
Edonola, legearen aurreikuspen hau inola ere ez da nahikoa eta 2011ko deialdietan parte hartu zuten pertsonei iseka egiten die, azken 4 urteen ondorio ekonomikoak ahaztea nahi dute. Gogora dezagun deialdiek 2012ko urtarrilaren 1eko ondorio ekonomikoak ezartzen zituztela. Eta, horrez gain, ez da ebaluaketa prozesu berririk bermatzen.
Osakidetzak mugimendu mediatikoak burutzen ditu negoziaketa itxurak egiteko, mobilizazio bitartez puntu honetaraino aldatu dugu bere posizioa. Legea Aurreproiektua Legebiltzarreko prozesuan alda dauteke, langileon esku dago proposamen hau hobetzea, baita Lan-Eskaintza Publikoarena ere. Gure esku dago ere ordezkapebak hobetzea, lan-kargak hobetzea eta lan-jarduna murriztea. Mobilizazio beste biderik ez zaigu geratzen.
Euskal Herrian, 2014ko azaroaren 10ean.