Eusko jaurlaritzako osasun sailburua den jon darpon-en adierazpenak zalantzazkoak direla dio ela sindikatuak

2013/03/26
Hitzak haizeak darama hitzekin jolastea gezurretan aritzea bezain kaxkarra dela salatzen da.

Legebiltzarrean izandako agerraldian Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua den Darpon jaunak ¨Osakidetzak aurtengo urtean langile gehiago kontratatuko dituela¨ berehala ¨beharrezkoa balitz¨ azpimarratuz, esana.

Egunez egun Osakidetzako egitura ezberdinetan ikusten ari garenarekin  edota Alorreko Mahaian Osakidetzako Zuzendaritza  berak esanaz, dagoena mantentzea ez legokeela gauzki eta alorreko langileei esfortzu gehiago eskatzeaz bat egiten ez dela salatzen du ELAk.

Darpon jaunaren adierazpen hauen baieztatuko dituen neurririk ez dira inondik inora ikusten, behin behineko kontratazioen murrizketak ¨gutxiengo kaltetzat¨ sailburu berak jo dituelarik, denok jakin, ikusi eta jasatzen bait ditugu Osakidetzak, bere ihardunerako behar izan arren, langile kopurua murrizteko bideratzen ari den neurri etengabeak.

Jon Darpon Kontseilari jaunak ondo daki hitz horiek betetzea ezinezkoa dela bere iharduera eta erabakiak, hau da ordezkatzeak atzeratu edota ez gauzatuz, zenbait kasutan lanpostuak desagertaraziz, adibide gisa Donostiako Ospitaleko datuekin non milaka lanegun betetzeke lanpostu pila galdu diren ELAk orain gutxi dela salatu beharrean aurkitu den bezala, erabat aldatzen ez baditu.

Beraz, koherentziz jokatuz hitzetatik ekintzetara pasa dadila eskatzen dio ELA sindikatuak Kontseilari jaunari, adierazpen horiek sinesgarritasuna izatea nahi badu  murrizketa prozedura honen haseratik Osakidetzan galdu den langile kopurura bueltatuz.