Ez dira 465, abuztuan 1171 ohe itxiko dira

2014/08/09
Osasun Saileko Aholkulariak Uztaileko oheen itxieraren datuak eman zituen atzo, jakinda Abuzturako aurreikusitako oheen itxieraren kopurua kezkagarria dela. Ospitale nagusietako aurreikuspena 1171 oheetakoa da.

Itxialdi hauek ebakuntzak atzeratzen dituzte eta larrialdi zerbitzuetarako presio ikaragarria dakartzate, ohe nahikorik egon ezean larrialdien kolapsoa jasateko arriskua pairatuz.

Oheak ixteaz gain, Lehen Mailako Arretan langile guztiak ez ordezkatzeak lanean daudenen artean 70 gaixo egunerainoko arreta egitea suposatu die ajendak ixtearen ondorioz eta profesional bat baino gehiagoko lana “onartuz”.

Gizartea Osakidetzako kalitate asistentziala okertu dela ohartarazi da orain dela egun batzuk GIZek bere ikerketan agiri zuen moduan eta pasaden astean Osasun Ministeritzak aurkeztutakoan.

Gizartearekiko erantzukizun zein politiko eza erakusten du bai Eusko Jaurlaritzak onartzen duen zein Osakidetzak osasun sailean egiten ari diren murrizketak gizartearen ongizatearen gainetik jarriz eta bai langileen lan baldintzen okerragotzeari dagokienak. Era
berean baliabide nahikoak izanda hauek modu eraginkorrean ez erabiltzeak ere erantzunkizun eza adierazten du.

Euskal Herrian, 2014ko Abuztuaren 8an