Fisioterapeuta: hautagai-zerrenda argitaratu da, lehiaketa eta oposizio aldien puntuazioekin batera
Maiatzaren 18an Osakidetzak bere web-orrian jarritako iragarkiaren bidez jakitera eman da oposizioa gainditu duten hautagaien zerrendak, txanda irekikoak eta barne-sustapenekoak, dakartzaten ebazpenak argitaratu direla. Amaierako puntuazioaren hurrenkeraren arabera agertzen dira hautagaiak, eta lehiaketa-aldian eta oposizio-aldian lorturiko puntuazioak bereizita adierazten dira.
Destinoak hautatzeko, dokumentazioa aurkezteko edo erreklamazioak egiteko epea 2017ko maiatzaren 19tik ekainaren 5era arte, biak barne, joango da.
Ikus barne-sustapeneko ebazpena
Ikus destinoa hautatzeko jarraibideak