Garapen profesionala: Argitasunak!!!

2014/03/24
ELAk martxan jarritako erreklamazio kanpainaren harira hainbat informazio kontraesankor ari da azaltzen. Egoera argitze aldera, ELAk egoera honetan juridikoki bi eremu daudela argitu nahi du:
  • Demanda kolektiboena: Garapen profesionalaren ebazpena agertzen den momentuan Osakidetzaren erabaki orokorra inpugnatu daiteke eta ELAk, juridikoki aukerarik egonez gero, hala egingo du, are gehiago, Osakidetzak prozesua etetea erabakitzen badu, egun baloratzen ari den moduan. Erreklamazio honek ez du garapen profesionalaren errekonozimendua egin duten norbanakoen egoera konpontzen.
  • Eskakizun indibidualena: ELAk egindako erreklamazioetan prozedurak ebazteaz gain, hasiera batean bakoitzak eskatutako maila onartzea eskatzen da. Eskakizun hau ezin da orokorra izan, mailan banan-bana bakarrik onartu ahal baitira. Horrez gain:
    • ELAk egindako erreklamazioak ez du ondorengo eskubiderik mugatzen, hau da, orain demandarik ez egitea erabaki arren, Osakidetzak prozedura ebazterakoan berriz ere erreklamatzeko aukera izango da.
    • Gainera, kontuan edukita ziurrenik epe laburrean Osakidetzak prozedurak etengo duela, juridikoki demandak sartzeko aukerarik izango bada maila onartzeko hobe da erreklamazioak segituan sartzea, Osakidetzak bere etete erabakia hartu aurretik.Egoera hau izanda, kontuan edukita Osakidetzak gai honekin izan duen jarrera, langile guztion artean presionatu egin behar dugu. Egoera honekiko haserre erakutsi egin behar dugu.

Ezer egin ez dutenek ELA salatzen dute. ELAk erreklamazio eredu bat egin du langile guztientzat, afiliatua egon ala ez. Hortik aurrera, langile bakoitzak erabakiko du zer egin nahi duen.

Noski, ELAren helburua, prozesu honekin eta hartzen dituen erabaki guztiekin, langileak gurekin pozik egotea da eta sindikatura hurbiltzea. Gure sindikatuaren aurrekontuen %94 afiliatuen kuota bitartez ordaintzen da, horregatik afiliazioak izugarri kezkatzen gaitu eta langileekiko lotzen gaitu.

Hala ez balitz, beste lotura finantziero batzuk izango bagenitu, agian murrizketak aplikatzen dizkigutenekin argazkitan egon beharko genuke, pentsio-erreformak sinatzen edo langileentzako hitzarmen txarrei oniritzia ematen.

Esandakoarengatik, berriz ere langileei dei egiten diegu Osakidetzak Garapen Profesional deialdia eten aurretik erreklamazioak egitera, erabakia hartzekotan etorri beharko diren mobiliazazioen lehen urratsa izan dadila!!

Euskal Herrian, 2014ko martxoaren 24an