OSAKIDETZA

Garbikuntzako langileen greba martxoaren 19ra arte luzatu da

2023/03/06
Mobilizazioek aurrera jarraitzen dute: asteartean, martxoak 7, elkarretaratzea Donostia Ospitalean 12:00etan eta ostiralean, martxoaren 10ean Gasteizko Osakidetzaren egoitzan

ELAk positibotzat jo du Osakidetzako garbitzaileak egiten ari diren greba. Horregatik, greba martxoaren 19ra arte luzatzea erabaki du.

Osakidetzaren eta enpresa pribatuen immobilismoaren aurrean, ELAk borrokarekin jarraitu behar dela uste du. ELAk Osakidetzari egotzi dio egoeraren erantzukizuna, izan ere, administrazio publikoa da alde bakarrez erabaki duena sektore horretako langile azpikontratatuei karrera profesionala ez ordaintzea.

ELAk jakin ahal izan du horrela jakinarazi diola Osakidetzak Batzorde Misto Paritarioari. Horregatik, eta administrazioaren erabaki politikoa salatzeko eta ukapenaren norabidea aldatzeko, ELAk uste du borrokan jarraitzeko unea dela.

ELAk argi du mobilizazioa dela bide bakarra karrera profesionala ordaintzeko eta negoziazio kolektiboa desblokeatzeko. Gainera, gogorarazi nahi du gatazka honi irtenbidea emateko ez dela beharrezkoa ez Ertzaintzak esku hartzea, ez eta gutxieneko zerbitzuak gehitzea ere. Gatazka hau konpontzeko, azpikontratatutako garbitzaileei karrera profesionala ordaindu behar zaie, eta gure lan baldintzak hobetzeko benetako negoziazioa egin behar da.