OSAKIDETZA
Garbitzaileen greba apirilaren 30a arte luzatuko da Osakidetza langileak desmobilizatzen saiatzen den bitarten

Ia 40 eguneko grebaren ondoren, Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileen lan-gatazka konpondu gabe dago oraindik. Enpresak eta Osakidetzak ez dute gatazkan duten erantzukizuna onartu nahi, eta jarrerak hurbildu beharrean, greba oztopatzeko ahalik eta tresna gehien erabiltzen jarraitzen dute. Astelehenean Mendaroko Ospitalearen ezohiko garbiketa agindu bazuen, gaur, ELA sindikatuak grebarekin gutxienez apirilaren 30era arte jarraituko duela iragarri duen egun berean, Eusko Jaurlaritzak Arrasateko Ospitalean eta Donostian aparteko bi garbiketa egitea erabaki du. ELAn argi dugu garbiketa horien helburua langileak desmobilizatzea dela. Ezohiko garbiketen erabakia langile grebalariak zigortzeko eta grebaren jarraipena oztopatzeko erabaki politiko baten ondorio baino ez da.
Gatazka hau ez da konponduko ezohiko garbiketak aginduz ezta grebalariak ordezkatuz ere; gatazka hau karrera profesionala ordainduz bakarrik konponduko da. Horregatik, inoiz baino indar handiagoz itzuliko gara grebara, hori baita uzten diguten bide bakarra. Gatazka hau negoziazioarekin konponduko da soilik.
Era berean, ELAk aurreko astean sindikatu horrek Lan Sailarekin egindako bilera baloratu nahi du. Bilera horretan, ELAk bere jarrera azaldu zuen, eta egoera desblokeatzen saiatzeko eskura zituen baliabide guztiak jartzeko exijitu zion Sailari. Berriro deitu zaie alderdiei hurrengo asterako, langileen eta enpresaren alderdiei. ELAk positibotzat jo du negoziazioen hasiera, langile grebalariei eta ELAri esker hasi baitira. ELAk espero du gaur egun grebaren bidea utzi duten gainerako sindikatuek deialdiekin eta mobilizazioekin bat egitea datozen asteetan.
Hurrengo mobilizazioak:
Osteguna 13 11: 00etan Manifestazioa Donostia Ospitalean
Ostirala 14 - 11:00 Gasteizen Eusko Legebiltzarrean