Garrantzitsua: urteko lanaldia
Agindua indarrean jarri ostean, lantokietan bilerak antolatzeari ekin diote. Zazpi orduko ordutegi normalizatua duten langileek beste langileen lanpostua betetzeko asmo irmoa dute.
Erabaki hauen ondorioz, langilegoaren esku utzi dute lanpostuak suntsitu ala ez suntsitzeko ahalmena.
ELA, lanaldia inposaketaren bitartez handitzearen aurka dago eta asteko 35 orduko lanaldiaren alde borrokan diardu. Aurrerantzean ere, honen aldeko mobilizatzen jarraituko dugu.
Kartelerak urteko lanaldira ez iristearen errudun bakarra administrazioa da eta horregatik ELA sindikatuak, kartelerak urteko lanaldi osoa aintzat hartuta egin daitezela exigitzen du.
Administrazioak bere betebeharrak alde batera utzi eta enpleguaren aurkako erabakiak hartzen dituen garai hauetan, gure esku dago lanpostu suntsiketaren aurrean tinko mantendu eta honen aurka doazen egoerak ez onartzea.
Osakidetzak argitaratutako idatziak, langileok egin beharreko lanordua arautzen du baina ez digu ordea, beste lanpostuak betetzeko agindua ematen. Lanpostuak suntsituko dituen erabakien aurka egitea gonbidatzen dizuegu.
Aukera ezberdinak eta alternatibak badaude: inongo informazio edo ekarpenik egin nahi izanez gero, jarri zaitez ELAko zure delegatuarekin harremanetan.