GERNIKAko CAR Osasun Gune berria

2012/10/23
Iluntasun gehiegizko prozedura: Herritarrek Gernikako ospitale berria bezala izendatu duten CAR zerbitzuaren eraketa eta berak ekar ditzakeen bermoldaketaz inork ezer gutxi daki.

Azaroaren 27 an inagurazioa gerta omen daitekeela, buruari dagozkion gaixotasunak sarrera berezia izan arren egoitza berri bertan zainduko omen dituztela, azken erabakiak Zuzendaritza Nagusiari dagozkiola, gurekin hitzegiten dutenek oraingoz nahikoa dutela arlo espezializatuaren kontsulten egokitze lanekin, seguraski, Galdakao-Usansolo ospitaleko profesionalekin 27an bertan Gastroskopiak ere abian jar daitezkeela, edota aurrerago, noiz ziurtatu ezin dutelarik, zenbait zerbitzu berri martxan jarriko direla, eta abar, diote, baina inolako zehaztasunik gabe, inolako negoziaketarik gabe,… nahiz eta denok jakin erabaki hauek Osakidetzako Negoziazio Mahaitik pasatu behar direnak direla.

ELAkook zenbait bilera egitera behartu ditugu, Primaria deritzoneko arduradunekin, Galdakao-Usansolo ospitaleko Zuzendaritzarekin,…baina zenbait adierazpen, batzutan kontrajarriak, izan ezin ez dugu ezer garbirik atera, gerta diren hauteskunde politikoen ondorioz etor daitezkeenei uzten diotelarik arazoaren irtenbide bilatze ardura.

Zer aurreikusten dugun?

Dirudienez, gaur eguneko Osasun Egoitzeko langile gehienei ez die arazo berezirik sortuko, baina bai agian administralgokoei, atal espezializatuko ziten ardura daramatenez, ohizko baino gende kopuru handiagoa bait du zerbitzuak, baina,… langile hauen kopuruari eragin egingo al dio?, daudenak mantenduko al dira edota gutxitu behar delataz etorriko zaizkigu?, zenbatenganako eraginaz?, nolako etorkizunaz? CAR delako hortan kokatze asmoz nahiz eta kolektiboz aldatzea suposatu? Gaur egun Galdakao-Usansolo ospitalean ari den pertsonalgoak izan daitezkeen aurreikuspenekin topo egitea gerta al daiteke?

Buruko gaixotasunen zerbitzuei, hasera batean behintzat, ez dirudi aldaketa nabaririk ekar diezaiekeenik, tokiz aldatzea gertatuko bada ere.

Espezializatuko ataleko zerbitzuei dagozkienez, hasera batean gaur egun Osasun Egoitzean ematen direnak mantentzea eta gastroskopiena gehitzea aurreikusten da, besteak noiz ezarriko dituzten inolako argitasunik eman gabe, ez zeintzuk, ez noiz, ez nolako pertsonalgoaz baliatuz,….

Eta, PAC delakoaz zer? Gaur egun dauden tokian mantenduko al dituzte?. Premiazko zerbitzurik jarriko al dute CAR ean?. Nolako lotura izango lukete Premiazko eta PAC eko iharduerek? Edota Premiazko zerbitzu berririk osotu gabe PAC ekoek hartuko al lukete ardura hori? Baina ahalmenik ba al dute hortarako? Beste zenbait tokitan gerta izan den bezala, hara nola Irun, Zumarraga,…bi zerbitzuak mantentzerik izango al da? PAC zerbitzua deseuztatzera joan al daitezke nahiz eta arautegiaren arauera ospitalez kanpoko zerbitzuak PAC hauek ziurtatu behar?, ¨Ospitale¨ berrian barnetuak izango al dira?, zer nolako lan baldintza, soldata eta ordutegiekin?

Zeren eta, egiazko Ospitale edota anbulategi berria izango al da CAR berri hau? Azkenean anbulategi soila bezala utziko balute, nola arrazoindu gastaturiko dirutza?

Eta, zer nolako eragina izango du lan baldintzei dagozkionez? Noiz edota non dute negoziatzen hasteko asmoa? Osakitdetza alorreko Mahai Negoziatzaileari dagokion gaia izanik, noiz dute biltzeko asmoa?

Eta, Osakidetza berak bere garaian pribatizaziotaz sinaturik duen akordioa kontutan izanik, zer nolako eragina izan dezake montai guzti honek garbitasun alorreko langileengan?

Ez izan zalantzarik, ELA kook gure eskubideen alde tinko jarraituko dugu, baina agian gure lana zuen partaidetza gabe ez nahikoa gerta daikekela ohartuz, guztion bultzada izateko deialdi zabala luzatzen dizuegu.